koentzima
iz. Biol. Animalien metabolismoan sortzen den gai organiko konplexua, erreakzio kimiko batzuk gertatzeko beharrezkoa dena. Entzimek katalizatzen dituzten erreakzioetan parte hartzen dute (zelulen oxidazioan, isomerizazio erreakzioetan, lotura kobalenteen eraketan, eta abarretan). Pisu molekular apala izaten dute. Hiru koentzima mota nagusi bereizten dira: hidrogeno garraiatzaileak (piridina nukleotidoak, azido lipoikoa, etab.), talde garraiatzaileak (adenosina trifosfatoa, A koentzima, biotina, etab.) eta isomerizazioan parte hartzen dutenak (piroxido fosfatoa, etab.). v A koentzima. Gorputzeko azetilazio erreakzioetan eta azetilkolina sortzeko erreakzioetan parte hartzen duen koentzima C21H36O16N7P3S. v B koentzima. B12 bitaminak osatzen duen koentzima. v Q koentzima. Kinonatik eratorritako gai konposatua, zelulen arnasketan elektroiak garraiatzeko erreakzioan elektroi garraiatzaile gisa parte hartzen duena.