Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kodize

iz. Liburu modernoen antzera eginiko antzinako eskuizkribu mota. Kodizea antzinako eskuizkribu biribilduen ordez erabiltzen hasi zenean hedatu zen Europan, K.a. 1000. urte inguruan; greziarrak eta erromatarrak literatura lanak pergaminozko liburutxoetan idazten hasi ziren eta hala lehengo pergamino biribilduak desagertu ziren. Nolanahi ere, kodizeak Erdi Aroan hartu zuen garrantzia, kristautasuna zabaldu zenean, gero eta liburu gehiago eta handiagoak egiteko beharra baitzegoen.