Mit. Greziako mitologiaren arabera, Atenasko azken erregea (K.a. XI. m.). Melantoren semea zen eta Atenasko errege bihurtu zen Beoziako Janto erregea garaitu ondoren. Atikako doriarren inbasioari aurre egin behar izan zien eta bere buruaz beste egin zuen Atenas salbatzearren.