Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kodiak hartza

iz. Zool. Ursidoen familiako ugaztun handia (Ursus horribilis). 2,50 m inguru luze da eta 360 bat kg har ditzake. Grizzly hartza izenez ere ezagutzen da. Hartz arrearen kidekotzat daukate batzuek. Hura baino sendoagoa, astunagoa eta ibilera baldarragokoa da. Ilea gris zilarkara nahiz gorrixka izan dezake. Negua lotan ematen du. Zuhaitzetara igotzeko ahalmenik ez du, gaztetan ez bada, baina igerian oso azkarra eta oso arrantzale ona da. Besagainean konkorra edukitzeak bereizten du kideko hartzetatik. Landareen sustraiak, fruituak eta arrainak jaten ditu batez ere. Kanadako sartaldeko leku menditsuetan eta Alaskan bizi da.