Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kodeina

iz. Kim. Opioaren alkaloide naturala, metilmorfina izenez ere ezaguna. Medikuntzan erabiltzen da eztula kentzeko eta droga narkotiko eta analgesiko gisa. Eragina morfinarena baino ahulagoa du. Kodeina ahotik hartzen da, edabe gisa. Xiringa hipodermikoaren bitartez ere hartzen da. Narkotikoak ez diren analgesikoekin ere nahasten da oinazea kentzeko. C18H21NO3.H2O formula kimikoa du. Kodeinak mendekotasuna sortzen du eta salmenta mugatua du horregatik. Zuzenean erauzten edo kristaltzen da opiotik; baina sendagai industrian erabiltzen den kodeina gehiena morfinatik egiten da.