Khamenei, Sayed Ali Husseini
Irandar politikaria (Mashad, 1939). Familia islamiar xiita batean jaio zen, eta ikasketa politiko eta erlijiosoak egin zituen; Ruhola Khomeini izan zuen, besteren artean, irakasle. 1963an Mugimendu Islamiar Xiitaren kide egin zen. 1968-1978 bitartean, Mohamed Reza Pahlaviren diktadura erorarazteko lan egin izanagatik askotan atxilotu eta torturatu zuten. Alderdi Errepublikano Islamiarraren sortzaileetako bat izan zen (1978). 1977an hayatoleslam maila iritsirik bere ikasketa erlijiosoak amaitu zituen, eta Khomeinik Iraultza Batzordearen kide izateko aukeratu zuen. Batzorde horrek zuzendu zuen monarkia desagertu eta iraultzaren ondoren sortu zen erregimenera bitarteko prozesua. Teherango Unibertsitateko iman gisa ostiraletako otoitza zuzenduz egin zen ospetsu, eta populismo islamiar xiitaren teorialari nagusia izan da. Khameneiren ikasle eta jarraitzaileek hartu zuten 1979an Estatu Batuetako enbaxada Teheranen eta esku-hartze zuzena izan zuen Abolhassan Banisadr lehen presidente errepublikanoa bere kargutik eraisteko. 1981eko hauteskundeetan Irango Errepublika Islamiarraren lehendakari aukeratu zuten, eta 1989an, Ruhola Khomeini hil eta ordu gutxitara haren kargu politiko-erlijiosoa betetzeko izendatu zuten, Irango iraultza islamiarraren gidaritzapean.
- Khakasia
- Khaled
- Khalil, ben Ahmad al
- khalka
- Khama, Seretse
- Khamenei, Sayed Ali Husseini
- Khan Tengri
- Khan, Ali Akbar
- khan
- Khanti-Mansi
- khartumdar