khalka
iz. Mongoliako herri handieneko kidea. Mongoliako Errepublikako biztanleen % 75 inguru dira leinu honetakoak (901.000). || Khalka herriaren hizkuntza. Mongoliako biztanleen % 90ek erabiltzen du. v XX. mendea arte khalkak artzain nomadak izan dira. Gengis Khanen garaian inperio bat eraiki zuten. XVII. mendean Tibeteko budismoa zabaldu zen khalken artean. Geroagoko mendeetan errusiarren eta mantxuen inperioen mende egon dira. Ekialdeko khalkak, Txinaren mende zeudenak, Txinako Herri Errepublikaren mendeko Barne Mongolian bizi dira. 1920 inguruan mendebaleko khalkak Sobiet Batasunaren mende geratu ziren gero eta gehiago.