Khama, Seretse
Botswuanako politikaria (Botswuana, 1921 - Botswuana, 1980) Betxuanalandiako (geroago Botswana) Khama III.a erregearen semea zen, eta haren ondorengoa 1925ean. Oxfordeko unibertsitatean lege eta politika ikasketak egin zituen. 1956an, erregetza utzi eta Bechuanaland Democratic Party sortu zuen. 1966an Betxuanak (aurrerantzean Botswuana) askatasuna lortu zuenean, Errepublikako lehendakari hautatu zuten, eta kargu horretan jarraitu zuen hil arte.