Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Khanti-Mansi

Errusiako lurraldea, Siberiako Ob ibaiaren inguruan, Ural mendien ekialdean. 523.100 km2. 1.125.000 biztanle (1987). 1930ean sortu zen lurralde autonomoa khanti-entzat (vogul herria) eta mansi-entzat (ostiak herria). Hizkuntzaz hungariarren eta finlandiarren ahaideak dira. Lurralde zingiratsua da Siberiako mendebaleko ordokietan zabaltzen dena, mendebaleko ertzean, Ural mendien hasieran salbu. XX. mende erdia arte aberastasun iturri nagusia ibaietako arrantza, abere hazkuntza eta basogintza izan dira. 1960 ondorengo urteetan, ordea, guztiz aldatu zen ekonomia, petrolio eta gas hobi handiak aurkitu baitziren Ob ibaiaren ertzetan.