Khaled
Aljeriar musikari eta abeslaria (Oran, 1960). Idolotzat dute bere jaioterrian, baina ezin du han abestu Islameko Salbaziorako Fronteak mehatxupean duelako bere kanten letrengatik. Parisen bizi da gaur egun. Musika arabiarra egiten du gehienbat, baina jatorri desberdineko erritmoekin uztartuta. Rai izenez (bere ama hizkuntzan “iritzia”) ezagutzen den musikaren sortzailea da. Orango tradizioan emakumeek kantatzen duten musikan errotuta dago estilo hori. Lan aipagarrienen artean ditu: Le Camel, Hada Raykoum, Khaled (1992), N’ssi n’ssi (1993) eta Sahra (1996).