Khan, Ali Akbar
Bengalar musikagilea (Ekialdeko Bengala, 1922). Musikagilea ez ezik sarod musika tresnaren interprete eta irakaslea da. Indiaren iparraldeko musika jotzeko erabiltzen den harizko tresna da sarod, eta Khanek Estatu Batuetan ezagutarazi du. Jendaurreko lehen ekitaldia hamahiru urte zituela egin zuen Allahabaden. 1955ean Estatu Batuetara joan zen New Yorkeko Arte Modernoaren Museoan ekitaldi bat ematera. Estatu Batuetako telebistan agertu den lehen artista hindua izan da, eta mendebaldeko merkatuan Indiako musikaren disko bat argitaratu duen lehena. Kalkutako Musika Eskola sortu zuen 1956an, eta handik bi urtera Ali Akbar eskola ezarri zuen Kalifornian. Suitzan ere ireki zuen beste bat gero. Lan aipagarrienen artean ditu: Journey (1990), Garden of dreams (1993), Legacy (1997) eta Passing on the tradition (1998).