Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

karoteno

iz. Biokim. Landareetan eta animalietan aurkitzen den koloregai hori edo gorria. Karotenoa 40 karbono atomo duen hidrokarburo asegabea da (C40H56) eta ez du oxigenorik. Hiru isomeroren nahastura da eta hamaika lotura etileniko eta bi eraztun hexaniko ditu. Probitamina da, eta karotenoz hornituriko landareak (azenarioa, tomatea, etab.) jaten dituzten animaliek A bitamina eratzen dute gibelean.