Karolina Brunswick-Wolfenbüttel
Britainia Handiko erresumako Jurgi IV.a erregearen emaztea (Brunswick, 1768 - Londres, 1821). 1795ean Galesko printze Jurgirekin ezkondu zen, baina beren lehenengo haurra jaio eta berehalaxe bereizi ziren elkarrengandik. Senarra erregeorde zen garaian gortetik kanpora egotzi zutelarik, Italian bizi izan zen 1814tik aurrera. Jurgi IV.a errege izendatu zutenean, Britainia Handira itzultzea debekatu zitzaion, eta bere senar ohiaren koroatzerakoan (1821) ez zioten utzi Westminster-eko abadian sartzen. Horrekin gaixotu, eta 19. egunerako hil zen.
- Karoberto
- karobi
- Karobieta
- karofito
- Karol Ia Errumaniakoa
- Karolina Brunswick-Wolfenbüttel
- Karolina uharteak
- karolingio
- Karolyi, Mihály (Karolyi kondea)
- karoteno
- karotenoide