Karol Ia Errumaniakoa
(Jaiotza izenez Karl Eitel Friedrich Hohenzollern-Sigmaringen). Errumaniako lehenengo erregea (Sigmaringen, 1839 - Sinaia, Errumania, 1914). Bere erreinaldi luzean (1881-1914) ahalegin handiak egin zituen bere erresuma mendebaleko moldeetara egokitzeko, baina ez zuen asmatu gehienbat nekazaritzan bizi zen herrialdea modernotzen. Errumaniako errege izan aurretik Prusiako gudarostean ofizial izan zen. Alexandru Cuza, Bulgariako printzeak bere kargua utzi zuenean (1866) Frantziako Napoleon III.a enperadorearen onespenarekin, Bulgariako printze aukeratu zuten. Errusiaren eta Turkiaren arteko gerran ospe handia irabazi zuen militar buruzagi gisa, eta Bulgariak otomanoen inperiotik askatasun osoa lortu zuenean, errege koroatu zuten.