Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

karotenoide

izond. Biokim. Kolore emaile organikoen sailekoa. Karotenoideak hainbat koloretakoak dira (horia, laranja, gorria edo ubela), guztiz hedatuak landareen artean eta animalietan, azken horiek gehienbat elikaduran harturiko landareetatik datozenak. Karotenoideen egitura 40 karbono atomok osatua da. Ehun karotenoide deskribatu dira gutxi gorabehera. Landareetako loreetan, fruituetan eta sustraietan aurkitzen dira, eta fotosintesian parte hartzen dute. Animalietan egitura anitzen osagai izaten dira eta egitura horien kolorea haiek emana izan ohi da, hala nola arraultzaren gorringoarena eta krustazeo askoren oskoleena. Karotenoideetan zenbait sail bereizten dira: karotenoak, xantofilak (neguko hostoei eta artoari kolore horia ematen dietenak), xantofila estereak eta azido karotenoideak.