Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

karboxihemoglobina

iz. Biol. Hemoglobinaren eta karbono monoxidoaren konbinazioa. Bi osagaiak afinitate handikoak dira, eta odolean karbono monoxido gutxi izanda ere nahikoa da hemoglobinaren parte handi bat finkatzeko; hemoglobina horrek ez du oxigenoa garraiatzeko balio eta hori dela eta, da pozoitsua karbono monoxidoa.