karbonizazio
iz. Geol. Landare hondakinak ikatz bihurtzen diren prozesua. Karbonizazioaren lehenengo aldietan erreakzio anaerobioak gertatzen dira, normalean bakterio-flora ugaria duten toki zingiratsuetan. Erreakzio horien ondorioz, landare askoren osagai garrantzitsuena den zelulosa deskonposatu egiten da karbono dioxodoa eta metanoa askatuz eta karbonotan aberastuz. Hona erreakzioaren eskema:
(C6H10O5)2n ’ 5nCO2 + 5n CH4 + 2nC
Aurrekoaren ondorioz turba eratzen da eta beronek prozesu kimikoak (hala nola aromatizazioa eta karbono atomoak eraztun moduan jartzea) eta metamorfikoak (trinkotzea, harrizkotzea, zenbait gairen galera) izango ditu ikatz bihurtu arte. v Ikatzobietako karbonizazioa. Beroaren eraginez eta aire gutxi dagoelarik egur ikatza ematen duen materia organikoen deskonposizioa, zurarena bereziki. ik. egurrikatz. v Karbonizazio industriala. Labeetan, 250-400 °C-ko tenperaturan egiten dena. Ikatzobietan egindakoan ez bezala, karbonizazio industrialean destilazioaren gai lurrungarriak ere aprobetxatzen dira: egur-alkaterna eta alkaterna eta trementina olioak.