karbunklo
iz. Med. Animalia batzuen (ardia eta behia batez ere) eta gizakiaren infekzioa, Staphylococcus aurens estafilokokoak sortua. Animalien bidez kutsatzen da, eta larruazalekoa, biriketakoa edo hesteetakoa izan daiteke. Karbunklo nagusia larruazalekoa da; larruaren parte iletsuetan ateratzen da batez ere eta infekzioa sortzen duen onddoa gorputzean sartzen den tokian, azalaren barnealdeko geruzetan, anpulu mingarriak ateratzen dira. Anpulu buruak lehertzen direnean zornea ateratzen da handik. Karbunkloak antibiotikoen bidez sendatu ohi dira, baina sendatu ondoren berriro atera daitezke, garbitasun ezagatik batez ere.