karboxilo
iz. Kim. Talde edo erro monobalentea. Azido organikoen (edo karboxilikoen) erroa da. Karboxiloa karbonilo erro batek eta hidroxilo erro batek osatua da. Karboxiloaren formula —COOH edo —CO2H da eta haren egitura hau da: Karboxilo taldeko karbono-oxigeno asegabetzea (lotura bikoitzak adierazia) ez da gantz-azidoetako katea alkilikoetan karbono-karbono asegabetzearen eite berekoa. Arrazoi horregatik, karboxilo taldearenaz gainera, bestelako lotura bikoitzik ez duten gantz-azidoei ase deritze.