Kim. Karboxilo talde bat edo gehiago duen azido organiko saila. Azido karboxiliko bakunenak azido formikoa (HCOOH) eta azido oxalikoa (HOOCCOOH) dira, eta konplexuena, azido zerotikoa (26 karbono atomo). Azido karboxilikoak aseak edo asegabeak izan daitezke.