karbonilo
iz. Kim. Erro organiko dibalentea: =C=O. Gai kimiko anitzetan aurkitzen da: aldehidoetan, zetonetan, azukreetan eta azido organikoetan. Karbonilo taldearen erreaktibotasuna berarekin lotua den gaiaren edo taldearen araberakoa da (askoz handiagoa aldehidoetan eta zetonetan). Trantsizio metalekin elkarturik pozoitasun handiko gaiak moldatzen ditu, desegiten denean karbono monoxidoa askatzen baita.