Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kamakura

Japoniako hiria, Sagamiko badian, Honshuko uhartean. 139.249 biztanle. Bainu-etxeak. Ospetsua da Kamakurako Daibutsu edo Buda Handia, 14 m-ko garaiera duen brontzezko estatua, 1251n egina.  v  Historia. VIII. mendearen inguruan eratu zen hiria; 1185etik aurrera Minamoto no Norimotoko gobernu militarraren hiriburua izan zen 1333an, desegin zuten arte.