Johnson, Andrew
Estatu Batuetako politikaria (Raleigh, Ipar Carolina, 1808 - Carter’s Station, Tennessee, 1875). Estatu Batuetako 17. lehendakaria. Kongresuko diputatua (1843-1853), Tennesseeko gobernaria (1853-1857) eta senataria (1857) izan zen. Errepublikarekin bat egin zuen Hego Carolinako estatuen zatiketaren aurka. Tennesseen gobernari militar izendatu zuen Lincoln lehendakariak eta hura hil ondoren lehendakari izan zen (1865). Tirabirak izan zituen erradikalekin, ez baitzuen onartzen beltzen eta zurien arteko erabateko berdintasuna. Traidoretzat jo zuten baina epaiketan libre atera zen. Gerora, konstituzio gaietan aritu diren askok aldeztu izan dute Johnsonek kongresuan hartutako jarrera.