Johnson, Earvin
(Magic deitua). Estatu Batuetako saskibaloi jokalaria (Lansing, 1959). Jokoaren antolatzaile modura aritzen zen, jokoa gidatzeko ez ohikoa zen garaiera zuen arren (2,05 metro); aipagarriak dira haren lastertasuna eta jokorako zuen irudimen aparta, batik bat paseak egiterako unean. Los Angeles Lakers taldearekin 1980, 1982, 1985, 1987 eta 1988 urteetako NBA txapelketak irabazi zituen; sarritan hautatu zuten bai txapelketako eta bai finaleko jokalari onena. 1991. urteko azaroan kirol mundua guztiz txundituta utzi zuen, prentsaurreko batean, HIESaren birusaren eramaile zela eta kirola uzteko erabakia jakinarazi zuenean. 1992. urtean Bartzelonan jokatu ziren Olinpiar jokoetan urrezko domina lortu zuen Estatu Batuetako taldearekin aritu zen.