Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jogurt

iz. Bazilo batzuek eragindako hartziduraz lortzen den esnekia.  v  Bazilo horiek (Lactobacillus bulgaricus, Lactobacillus lactis, Lactobacillus acidophilus) esnearen azukrea (laktosa) azido laktiko bihurtzeko gaitasuna dute, eta esnea gatzatzen dute. Jogurtak jatorria Asian badu ere, mundu guztira hedatu da. Gaur egun jogurt ekoizpen gehiena industrian egiten da, behi esne erdi-gaingabetua edo erabat gaingabetua, pasteurizatua eta batzuetan homogeneizatua erabiliz. Esneari baziloak gehitu ondoren, esne hori ontzi txikietan banatzen da, eta ontziak 45 °C inguruan dagoen labe batean sartzen dira, eta era horretan gatzatzen da esnea.