Johnson, Clarence L
Estatubatuar ingeniaria (1910-1990). Azken ingeniari erromantikoetakoa izan zen. Aerodinamika eta egitura ikasketak egin zituen; 1938an Lockheedeko ingeniariburu izendatu zuten, eta XX. mendeko ikonografian garrantzitsuak izan diren zenbait hegazkin diseinatu zituen. 1941ean Lockheed P-38 ehiza-hegazkina diseinatu zuen, eta erakutsi zuen aerodinamika militarraren arau estuen barruan bazegoela estetika pertsonalarentzat ere tokirik. 1943an bere lantaldearekin batera P-80 Shooting Star diseinatu zuen, zientzia fikzioa errealitate eginez. Berari zor zaizkio U-2 hegazkin espioia, bidaiarientzako C-130, eta Jetstar lotura hegazkina. 1958an SR-71 Blackbird diseinatu zuen, bi hamarkadaz munduko hegazkinik aurreratuena izan zena.