Joan Teplekoa
edo Saazkoa. (Al. Johannes von Tepl edo von Saaz). Bohemiako idazlea, alemanaz idazten zuena (Tepl, Ipar Bohemia, 1350 - Praga, 1415). Bera izan zen alemaniar literaturako lehen prosa idazle nabarmena. Pragan egin zituen ikasketak eta Zatec (Saaz) eta Pragako hirietan egon zen notari. Elkarrizketa bikain bat aurkeztu zuen 1400. urtean, bere emaztea hil ondoren (1400, Der Ackermann aus Böhmen; Bohemiako laboraria). Obra horretan Errenazimentuko humanismoa iragartzen du Herioaren eta liburuaren egilearen arteko elkarrizketa baten bidez.