Joan Beldur Gabea
Burgundiako dukea 1404-1419 urteetan (Dijon, 1371 - Montereau, 1419). Frantziako errege Filipe Ausartaren semea zen. Frantziako tronua hartu nahi izan zuen Karlos VI.a erregearen eroaldian, Luis Orleansekoaren aurka, eta burgundiarren buruzagia izan zen istilu hura zela eta sortu zen gerra zibilean, armagnactarren kontra. Luis Orleansekoa hilarazi zuen 1407an eta Parisen egon zen jaun eta jabe 1413an Bernardo VII.a Armañacekoak bertatik bidali zuen arte. Geroago ingelesen laguntza jaso zuen. Karlos VII.aren aldekoek hil zuten 1419an.