Jersey City
Estatu Batuetako ekialdeko hiria, New Jersey estatuko bigarren hiri nagusia; estatu horren ekialdean dago, New Yorkeko Manhattan uhartearen parean. 228.537 biztanle (1990). Jerseyko portua New Yorkeko kaiaren barruan sartzen da, New Yorkera itsasoz iristen diren gai guztiak Jerseyko kaiara sartzen baitira; New York hirigunearekin bat egiten du tunelen bidez. Hudson ibaiaren alboko penintsulan dago. Industria- eta salerosketagune aipagarria. Industria askotarikoa; petrolio findegiak, burdingintza, mekanika eta kimika lantegiak. v Historia. Gatazka ugari izan zen Jersey Cityn Estatu Batuetako Independentziaren aldeko gerran.