Jeronimo, santua
(Lat. Hieronimus). Elizaren aitagoiena eta doktorea (Estridon, 347 - Belen, 420). Donato izan zuen irakasle Erroman. Treberisen bizi izan zen aldi batez eta ekialdera joan zen gero. Antiokian basamortuan ere bizi izan zen; Biblia eta Ebanjelioa aztertu zituen eta hebreera ikasi zuen basamortuan. Bere lanak idazterakoan ahalegin handiak egin zituen literatura klasikotik eta profanotik aldentzeko. Presbitero egin eta Konstantinoplan bizi ondoren Erromara itzuli zen 328an, Damaso apezpikuaren laguntzaile gisa. Orduan hasi zen Bibliaren itzulpena eta iruzkinak egiten. Damaso hil ondoren sortaldera alde egin eta monasterio bat eraiki zuen Belenen, Paula Erromako andrearen laguntzaz; hark emakumezkoentzako komentua sortu zuen. Monasterio hartan bukatu zuen Bibliaren itzulpena eta han hil zen. Berak idatzitakoa da Trentoko Konziliotik aurrera elizak ofizialtzat duen Bibliaren bertsioa, Vulgata deritzana, antzinako testuak elkarren artean konparatuz egina. Horrez gainera asko izan ziren liburu sakratuei buruz idatzi zituen iruzkinak: Eusebioren Kronikak lana jarraitu zuen eta De viris illustribus historia lana idatzi zuen. v Jaieguna, irailaren 30a.
- Jeriko
- Jerne, Niels
- Jerôme Bonaparte
- Jerome Klapka
- Jeronimo Pragakoa
- Jeronimo, santua
- Jeronimo
- Jersey City
- Jersey
- jertse
- Jeruntze