Jaloux, Edmond
Frantses eleberrigile eta literatura kritikaria (Marsella, 1878 - Lutry, Suitza, 1949). Paul Bourget-en ondorengoa izan zen Frantziako Akademian. Jaloux-en lanetan lirikotasunak eta errealitateak bat egiten dute gehienetan. Kritika saioak (Le triomphe de la frivolité, L’esprit des livres, Rainer Maria Rilke, etab.), olerkiak (Une âme d’autonomne) eta eleberriak (L’agonie de l’amour, L’école des mariages, L’incertaine, O toi que j’eusse aimée, etab.) idatzi zituen.