Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

jakobino

iz. 1789an, Frantziako Iraultzan, Parisen osatu zen elkarte iraultzaile bateko kidea.  v  Frantziako Iraultzako lehen urteetako bi talde politiko nagusietako bat osatu zuten jakobinoek. Oposizioan zeuden diputatu guztiak bildu ziren hasieran jakobinoen taldera, baina 1791etik aurrera gero eta jarrera gogorragoak hartu zituzten Iraultza nagusi zedin, eta Frantziako politika menderatu zuten 1793ko uztailetik 1794ko uztaila bitartean. Aginpidean egon ziren denbora horretan izualdia (ik. Izu Handia) zabaldu zuten herrian, gillotinan hil baitzituzten oposizioko kide asko. Jakobinoen bi buru, Saint-Just eta Robespierre, gillotinan hil zituztenean desagertu zen taldea, 1794an. ik. girondar, Frantziako Iraultza.