jakobinismo
iz. Pol. Jakobinoen dotrina politikoa; hedaduraz, iritzi demokratiko erradikala. Ezker muturreko burgesen eta burges txikien higikundea izan zen, 1789an eratu zena. Militarismoaren, klerikalismoaren eta demokrazia formalaren aurkako balioen erabateko aldekotasuna dira dotrina horren ezaugarri nagusiak. XIX. mendeko Frantziako errepublikarrak hartu ohi dira jakobinotzat, eta orobat Ingalaterrako erradikalak eta Italiako garibalditarrak. Bestalde, Frantziako errepublikazaleen zentralismo bortitza lotu da bereziki politika jakobinoarekin.