jakobita
iz. Pol. Jakue II.a Estuardo erregearen eta bere ondorengoen jarraitzaileei eman zitzaien izena. Estuardo familiari loturiko giro aristokratikoetatik kanpora, indarra izan zuten jakobitek Eskozia, Gales eta Irlandan, eta 1688-1745 urteetan izan ziren indartsuen. Euskal Herriko karlistadetan gertatu zen bezala, nazio arazoak tartekatu ziren azalez erregetzarako lehia eta erlijio gatazka ziren auzi honetan.