Jakue IIa
Eskoziako erregea 1437-1460 urteetan (Edinburgo, 1430 - Roxburgh, 1460). Jakue I.aren semea zen eta aita hil ondoren izendatu zuten errege. Aitonen semeen aurkako borroka areagotu zen haren garaian. Garaipena lortu zuen Chrichton, Livingston eta Douglas etxeen aurrean. Ingalaterrako erresumak Eskoziako lurretan zituen gotorlekuei eraso zien 1456. urtetik aurrera eta Roxburgeko gazteluaren setioan hil zen 1460. urtean.