Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jakitunak

, Greziako Zazpi. K.a. VI. mendeko Greziako filosofo eta politikari talde bati eman zitzaion izena. Bias Prienekoa, Kilon Lazedemoniakoa, Kleobulo Lindoskoa, Periandro Korintokoa, Piriano Militenekoa, Solon Atenaskoa eta Tales Miletokoa izan ziren Zazpi Jakitunak tradizioaren arabera; beste zenbaiten arabera Anakarsis, Epimenides eta Ferezides ere izan ziren taldekoak. Platonen garaitik dira ezagunak, eta Faleroko Demetrioren Apotegma-en garaian egin ziren ospetsu, lan horretan goratu baitzituen Demetriok haien bizikizun politikoak; talde horretako kideen ospeaz baliatuz, garai hartako gobernu tiranikoak justifikatu zituen idazle honek.