Jakituriaren liburua
(Salomonen Jakituriaren Liburua). Itun Zaharreko liburu deuterokanonikoa. Judu helenista batek idatzi zuen grekoz, Alexandrian dirudienez, K.a. 80. urte aldera. Idazleak Salomon errege jakituna balitz bezala aurkezten du bere burua; lehenengo pertsonan idatzi zuen, garai hartako idatzietan oso hedatua zegoen joerari jarraiki. Jakituriaren balioa goraipatu eta jakituriak salbamenean izango duen eragina zertan den erakusten du liburuak. Jainkoa berak egindako lanaren bidez ezagutu daitekeela dio, eta zintzoak direnentzat betiko ordaina proposatzen du. Hemeretzi ataletan banatua da liburua.