Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jackson, Helen Hunt

(Helen Fiske sortzez). Estatu Batuetako olerkari eta eleberrigilea, (Amherst, Massachusetts, 1831 - Colorado Springs, 1885). Gobernuak indiarrekiko zuen jarrera aztertu eta kritikatu zuen bere A Century of Dishonor (1891, Ehun Urte ohorerik gabe). Ramona bere liburu ospetsuenean (1884), antzinako Kaliforniako bizimodua islatu zuen eta kritika latzak egin zizkien espainiarrei eta Estatu Batuetako gobernuari.