Jackson, Jesse
Estatu Batuetako politikari beltza (Greenville, Hego Carolina, 1941). Familia pobre batean sortu zen. 1959. urtean unibertsitatean sartzea lortu zuen. 1964an Soziologiako ikasketak amaitu zituen eta ministro baptista egin zuten 1968an. 1965. urtean Martin Luther King-en ondoren hasi zen beltzen eskubideen aldeko ekinaldian, Southern Christian Leadership Conference (“Hegoaldeko Kristauen Biltzarra”) izeneko erakundean eta Chicago aldera jo zuen Luther King-ek hala eskatuta. Handik aurrera arrazakeriaren aurkako eta beltzen eskubideen aldeko ekinaldi asko bultzatu du Estatu Batuetan barrena 1983an bere burua Estatu Batuetako lehendakari hautagai gisa izendatua izateko aurkeztu zuen, alderdi demokrataren aldetik. Ez zuen hautagai izaterik lortu, baina ordudanik Estatu Batuetako politikari garrantzitsuenetakoa da.