Jacob, François
Frantses biologoa (Nancy, 1920). Parisen egin zituen Medikuntza ikasketak. Pasteur institutoko Genetika Zelularraren saileko buru eta Collège de Franceko irakasle izan zen. Zientzia Akademiako kide izendatu zuten 1977an. Azido erribonukleikoaren eroamen funtzioa aurkitu zuen; azido horrek egiten duen lanari esker, kanpo baldintza aldakorretara moldatzeko aukera dute zelulek. Jacques Monod eta André Lwoff zientzialariekin lanean ari zela egin zuen aurkikuntza hori, eta 1965eko Nobel saria lortu zuten lan horrengatik.