Jackson, Glenda
Ingeles antzezlea (Birkenhead, 1936). Royal Shakespeare Company ospetsuan Ofelia papera egiteko erak nabarmendu zuen, eta Peter Brook-ek bere taldera eraman zuen. Marat-Sade obran egin zuen lanak arrakasta handia lortu zuen Britainia Handian eta Estatu Batuetan, eta ondorioz zineman hasi zen. 1967. urtean egin zuen bere lehen filma (Marat-Sade), P. Weiss zuzendariaren eskutik. 1970. urtean irabazi zuen Oscar saria lehenengo aldiz, Women in love (1969, Emakume maiteminduak) filmarekin, eta 1973an lortu zuen bigarrena A touch of class (1972, Klase ukitu bat) filmean egindako lanarengatik. Beste lan garrantzitsu batzuk: Sunday Bloody Sunday (Igande odoltsua), The Romantic Englishwoman (Ingeles emakume erromantikoa). Malgutasun berezia duenez, berdin jokatzen ditu drama historikoak edo gaurko historiak, eta antzezle britainiar handienen maila aitortzen zaio.