Jacinto Rial, Xavier
Gipuzkoar musikagilea (Pasaia, 1968). Txistu, piano, biolontxelo eta konposizio ikasketak egin zituen Pasaian, Donostian eta Iruñean. Konposizio, orkestra zuzendaritza eta konposizio elektroakustikoko ikasketak egin zituen Madrilen. 1990ean Pasaiko Pasaia Musikal eskolan irakasle titular modura hasi zen, eta 1996an kontserbatorio horretan bertan Musika Informatikoko laborategia sortu zuen. Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen Orkestraren zuzendari ere bada. Konpositore gisa sari ugari eskuratu ditu: besteak beste, Madrilgo Kontserbatorio Nagusiko Flora Prieto saria, Eusko Jaurlaritzak Musika Garaikidea lantzen duten konpositoreei ematen dien saria 1999an Haizearen Ahotsa lanarekin, Madrilgo Virgen de la Almudena saria 2000. urtean Madrid Promenade obrarekin….