Indietako, Legeak
Espainiak 1492tik aurrera Ameriketako lurralde kolonizatuetan egin zituen legeei ematen zaien izena. Ameriketen kolonizazioak sortu zituen arazoei buru egiteko egin ziren. Menderatutako lurraldeetan ezarri behar ziren arauak kapitulazio direlakoetan erabakitzen ziren. Ezagutzen diren lehenbiziko lege orokorrak 1512koak dira, eta Burgosen erabaki ziren. Indiarrei zegozkien arauak ezarri ziren. Indiarren askatasuna aitortzen zen, eta ordu arte gomendio (encomienda) zirenak indarrik gabe geratu ziren. Gomendiodunek (encomendero) ez zituzten gogo honez hartu lege horiek, eta Gonzalo Pizarro matxinatu egin zen. Legeria geroago ezarri zen, eta zenbait aldakuntza ere izan zituen denborarekin.
- Indianapolis
- indiano
- indiar
- indibidualismo
- Indietako, Artxiboak
- Indietako, Legeak
- Indigirka
- indigo 1
- indigo 2
- indikatibo
- indio