Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

indibidualismo

iz. Fil. Norbanakoaren askatasuna goi mailan jartzen duen filosofia mota. Indibidualismoak gizabanakoari ematen dio lehentasuna, eta gizabanakoa dela errealitate ontologiko bakarra, balio guztien oinarria, eta gizarteko eta psikologiazko gertaera guztien azalpena, esaten du. Indibidualismoak giza balioen sistema bat adierazten du, giza izadiaren teoria, eta orobat jarrera orokorra politikaren, ekonomiaren, gizartearen eta erlijioaren aurrean. Balio sistemaren erdigunea gizona da beti; gizona da balio gorena, eta askatasuna eta erantzukizuna eman behar zaizkio, bakoitzak ongi dakielako zein diren haren interesak, eta aukera horiek egitean bera eta gizartea aberasten direlako. Honen arabera gizartea norbanakoen multzoa besterik ez da, norbanako askeena eta besteren beharrik ez dutenena. Oso muturreko indibidualistek anarkismoa onartzen dute, baina denek dute iritzi bera, gobernuak ahal duen gutxiena parte hartu behar duela norbanakoen bizitzan.