Indianako hiriburua, Estatu Batuetan. 700.807 biztanle. Estatuaren erdian dago. Industria ugari du (motorrak, pinturak, metalurgia), eta garraiobideen lotune nagusi da. 1820an eraikia. Hango autodromoan egiten da urteroko lasterketa ospetsua, 500 milatakoa. Unibertsitatea.