indigo 1
iz. Bot. Lekadunen familiako zuhaixka batzuen izena. Moten arabera iraunkorrak nahiz erorkorrak izan ditzakete hostoak. Lore txikiak izaten dituzte, papilionazeoen familiakoek bezalakoak. Urteko kimu berriak landatuz edo hazitik ugal daitezke. Oihalak tindatzeko erabiltzen dira zuhaixka hauetatik ateratzen diren gaiak, indigoa, anila, etab. Indigofera tinctaria, Afrikan hazten dena, eta I. anil, Ameriketako tropiko aldeko lurraldeetan hazten dena, dira motarik ezagunenak.