indio
iz. Kim. Gai bakuna, distiratsua eta zilar kolorekoa (In; at.-z. 49; at.-m. 114,8). Ferdinand Reich-ek eta Theodor Richter-ek aurkitu zuten zinka aztertzen ari zirela. Oso metal biguna da, eta erraz moldatzen da. 156,6° C-tan urtzen da. Indioa ez da hutsik agertzen, mea askotan tantaka baizik, zinkean eta berunean batez ere. Egokia da erdieroale gisa erabiltzeko. Aireak ez dio kalterik egiten ohiko tenperaturan. Azidoetan urtu egiten da, baina potasio hidroxidoak edo ur irakinak ez dio aldaketarik eragiten.