indigo 2
iz. Kim. Tindagai garrantzitsua eta balio handikoa (C16H10O2N2). Sodio hidrosulfito disoluzio alkalino batean jarriz gero, indigoa urtu egiten da, eta indigo zuriko disoluzio koloregabea sortzen da; gero airearen edo beste gai oxidatzaileen eraginez, oxidatu, eta indigoa prezipitatu egiten da. 1900. urtea arte Indigofera eta Isatis motako landareetatik ateratzen zen indigoa. Indigoaren egitura kimikoa 1883an aurkitu zuen Adolf von Baeyer-ek. Gaur egun laborategietan egiten da. Tindatu nahi den zuntza indigo zuriko disoluzio alkalino batean sartzen da; ondoren zuntza bainutik ateratzen da, eta airean oxidatzen uzten da.