Indiana
Estatu Batuetako erdialdeko estatua. 5.490.179 biztanle. Hiriburua, Indianapolis. Wabash ibaiaren arroak eta Mississippirenak osatzen dute estatuaren zatirik handiena. Iparraldeko ibaiek Michigan aintzirara isurtzen dute beren ura. Klima hezea du; udak oso beroak dira, eta neguak luzeak eta hotzak. Iparraldean erruz egiten du elurra, eta hego-mendebalean, berriz, lehorteak izaten dira sarritan. Artoa lantzen da batez ere, eta abere hazkuntzan, berriz, zerria da ekoizpen nagusia. Iparraldean esnekien lanketak pisu handia du. Ikatz egurra eta gas naturala ateratzen dira lurpetik. Gary, Hammond, East Chicago eta Whiting dira industriagune nagusiak. v Historia. Harrison gobernariak han bizi ziren indiarrak bota zituen 1800-1841 bitartean. 1811n Batasunean onartu zuten. Banakuntzarako gerran Batasunaren alderdian borrokatu zen.