Ibn al-Farid
Arabiar olerkaria (Kairo, 1181 edo 1182 - Kairo, 1235). Arabiar mistizismo sufiak eman duen olerkari nagusietakoa. Kairo aldeko Muqattan mendietara erretiratu zen, erlijioari bere bizia emateko. Mahomaren izpirituarekin bat egin eta hala jainkozkotasunaren bidean betiko abiatzeko irrika azaldu zuen Nadhm al Suluk (Bizitzaren poema) bere olerki aipagarrienean.